Ordua adierazoten daben zenbaki-hitzak -ak mugatzaile pluralaz marketan dira beti.
Hiru eta zortzi bitarteko guztiek -rak amaiera dabe. Handik gorako guztiek -ak
(bederatziak, hamabiak), nahiz eta leku batzuetan bederatzirak be esaten dan.
Horrezaz gainera, orduak adierazoteko danean eta erdiak osorik idatziko dogu, baina
t’erdiak idatziko dogu agurretan eta antzekoetan enfasia emoteko.
Ordua adierazoteko, zenbaki arruntez gainera, beste lagungarri batzuk be erabili
leitekez: edo ordua puntuan dala, edo ordua pasautxu dala, edota ia ordua dala aditzen
emoteko.
Ordu bata da. Ordu biak dira. Hirurak dira. Laurak dira. Bostak dira. Seiak dira. Zazpiak dira. Zortziak dira. Bederatziak dira. Hamarrak dira. Hamaikak dira. Hamabiak dira. | Ordu bata eta laurden da. Ordu biak eta laurden dira. Hirurak eta laurden dira. Laurak eta laurden dira. Bostak eta laurden dira. Seiak eta laurden dira. Zazpiak eta laurden dira. Zortziak eta laurden dira. Bederatziak eta laurden dira. Hamarrak eta laurden dira. Hamaikak eta laurden dira. Hamabiak eta laurden dira. | |
Ordu bat eta erdiak dira. Ordu bi eta erdiak dira. Hiru eta erdiak dira. Lau eta erdiak dira. Bost eta erdiak dira. Sei eta erdiak dira. Zazpi eta erdiak dira. Zortzi eta erdiak dira. Bederatzi eta erdiak dira. Hamar eta erdiak dira. Hamaika eta erdiak dira. Hamabi eta erdiak dira. | Ordu bata laurden gutxi da. Ordu biak laurden gutxi dira. Hirurak laurden gutxi dira. Laurak laurden gutxi dira. Bostak laurden gutxi dira. Seiak laurden gutxi dira. Zazpiak laurden gutxi dira. Zortziak laurden gutxi dira. Bederatziak laurden gutxi dira. Hamarrak laurden gutxi dira. Hamaikak laurden gutxi dira. Hamabiak laurden gutxi dira. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario